
OPARIEN AUKERA ZABALA BEZAIN EDERRA
Mila dira opariak egiteko arrazoiak: urtemugak direla, lorpen bereziren bat, mesede bat eskertu nahia... edo, ze arraio! Opariak egiteko arrazoirik behar al da bada? Guk eskura jarriko dizugu zerbait fresko, erakargarri eta bizia oparitzeko aukera. Ilusio berezia eragingo duen gauzatxo hori.
Gurean aukera zabal eta zaindua aurkituko duzu, loreak maite dituztenentzat sortak, landareak, dekorazioko lurrin, kandela, lorontzi eta beste hainbat elementu ditugu. Loreekin horren iaioak ez direnentzat berriz lore artifizialekin egindako zentru, erramu, lore preserbatuak, etab.